martes, 17 de diciembre de 2013

AZKEN KLASEA

Egun asko pasatu diren usteak dauzkagu oraindik, baina egia esanda ez da halaxe izan.
Lehen eguna gogoratu dezakegu pausuz pausu, nola Alaitzek jarduera bat prestatu zigun talde moduan hobetzeko, hain zuzen ere, zein erresistentziak eta balioak baldintzatzen gintuzten gure talde lana hobetezera.

Hurrengo egunetan gure lana blog bat sortzean fokatu zen eta pixkanaka-pixkana hura hobetzeko teknikak barneratzen hasi ginen. Egun bakoitzean irakasleak baliabide berriak erakusten zizikigun eta guk horiek arakatuz gero eta maneiatzen jakiten ikasiz gero gure blogean eskegitzen genituen ikusi izan duzuen moduan denbora honetan zehar.
Baliabide pilo bat erabiltzen hasi ginen, esaterako: Glogster, Delicious, Scoop it...

Horretaz gain, bere gustokoak ziren bideoak ere ekartzen zizkigun, horiek ikusi ondoren hasunarketatxoak egiten laguntzen zituztenak, adibidez "La educacion prohibida" Gainera, askotan, lauhilabete hau oso nekagarria izan denez, erlaxatzeko jarduerak ere ekartzen zizkigun, asko gustatu zitzaigunak, batez ere "Nuvole Bianche" abestiarekin egindakoa.

Bat-batean egun baten, gai batzuk egokitu zitzaizkigun, taldeka defendatuko behar genituenak. Guri tokaturikoa bideoena izan zen.


Bideo edizioaren gaia jorratzen hasterako orduan pixka bat galduta geunden, oso gai zabala delako eta ez genekielako zelan zehaztu behar genuen. Taldean lau persona ginenez, lana banatu genuen, atal gehiago lantzeko. Beraz, bi alderdi aukeratu genituen (bideoak editatzeko eta bideoak sarean konpartitzeko baliabideak) eta bakoitzeko biren informazioa bilatu genuen.
Harturiko informazio hori guztia konpartitzeko GoogleSite bat sortu behar izan genuen. Egia esan, ordura arte ez genuen inoiz erabili eta, hortaz, trasteatu eta ikertu behar genuen.
Google Site “formatuta” eta gutxi gorabehera menperatuta izatera heldu ginenean, oso pozik sentitu ginen, emaitzak benetan politak izan zirelako.
Gure gaia klasekideei erakusteko aurkezpen bat prestatu behar genuen, non gure Sitea erakusteaz gain haiekin egiteko jarduera bat proposatu behar genuen. Gure jarduera haiei gai bat ematea eta hortik haiek lau edo bost argazkiez osaturiko bideo bat sortzea zen, Windows MovieMakerra erabiliz. Izan ere, lauhilabete honetan bideoak asko landu ditugu lanak aurkezteko eta gehienek bideo bat sortzeko oinarrizko gaitasunak dituzte.
Gure aurkezpena lehenengoa izan zen, eta gure ostean BretxaDigitala aurkeztu zuten. Gero, IKTen eta Ipuinen arteko lotura aurkeztu zuen beste talde batek, eta hurrengo egunean geratzen zirenak aurkeztu zituzten: IKTak haur hezkuntzan sartzeko dauden baliabideak, IKT-en erabilera haur hezkuntzan (ipuin baten bidez egindakoa) IrakaslearenPortfolioaren erabilera eta ReggioEmilia.
Aurkezpenak dinamika osoari amaiera ematen hasi dira, lauhilabetekoan egindako lanen aurkezpenei hasiera emanez. Gaurko klasean gure Blogak aurkeztuko ditugu eta horrekin irakasgaia bukatutzat emango dugu.
Ikus dezakezuenez, lauhilabetean prozesu batetik igaro gara, usteetatik jakintzetara. Oso aberasgarria izan da eta asko ikasi dugula uste dugu.


Hurrengora arte!


 PD: azpimarraturiko hitz guztietan klikatuz gero sorpresatxoa daukazueee!!!!

lunes, 16 de diciembre de 2013

HAMASEIGARREN KLASEA!

Bueno Bueno Buenooooooooooooooooooo

Pena handia da hau esatea baina..gure blogaren azken  egunak heldu dira jada! Oso laster ezta? Hasi ginenetik eta gaurko egunera arte ez da ia ezer pasa, baina aldi berean denetarik pasa da!!!
A ze nolako aho-korapiloa!

Zuei zer iruditu zaizu gure prozesu hau????? Zuen iritziak ere nahi ditugu!

Gaurko klasea blogak, google siteak eta den dena amaiturik eta polit-polit uzteko egon gara lan egiten!
Guk , Haizeak eta biok den dena amaituta genuen, geratzen zitzaigun bakarra postprograma zen eta bat egin dugu storybird web orriak eskaintzen dizkigun istoriotxo baten bidez bi lekuentzat, bai google sitearentzat, baita blogarentzat ere. Ikusgarri daukazue POSTPROGRAMA esaten duen orrialdean!

Eta hau izan da dena, gure azken aste honetan apurtxo bat urduri gaude asteazkenean komunikazio gaitasunen azterketa dugulako eta ez dugulako urtarrilean hura errepikatu nahi asikeeee zorte ona bidaliguzueeeeee!!!!!

MUAAAAAAAAAAAAAA!!!!
We love you!

martes, 10 de diciembre de 2013

HAMABOSGARREN KLASEA!!!

Kaixoo lagunaaaaakkk!!!!!

Gaurko klasean aurkezpenekin jarraitu dugu.

Hasteko, zintzilikan taldeak IKTak haur hezkuntzan sartzeko dauden baliabideen inguruan aritu da eta arbela digitalekin egin daitezken hainbat jarduera erakutsi dizkigute, StopMotion bidezko bideo batekin.

Bigarren taldeak IKT-en erabilera haur hezkuntzan azaldu dute eta horretarako ipuin bat sortu dute eta bideo baten bidez kontatu digute, gainera ipuina kontatzen ari ziren bitartean, (tximeleta bati buruz zihoana) tximeleta baten irudia ikusi dugu gure gelatik hegan egiten!! 
Harrigarria iruditu zaigu, normalean ez dugulako horrelako aurkezpenik kusten, askotan txapa botatzera ohituta gaude eta ez dugu gauza KREATIBORIK egiten ikusleak arreta mantentzeko eta gure aurkezpenetaz gozatzeko.

Hirugarren taldea irakaslearen portfolioen inguruan mintzatu da. Portfolio bat hainbat motatakoa izan daiteke, elektronikoa, idatzizkoa, .......

BAINAAAAAA....joateko ordua heldu zaigu, eta badakizue zergatik joan garen hain goiz?

Ba...arrazoia bideo honetan duzue!
BAI!!!! Gure ikasle papera momentu batez utzi dugu eta harrapalada batean Basaurira joan gara aktore moduan jarduteko txikitxuenekin.
Eta...hau zergatik egin dugun galdetzen egongo zarete ezta?
Ba, hain zuzen ere, unibertsitateko beste irakasgai batean (Komunikazio gaitasunak Haur Hezkuntzan) ipuin bat landu behar genuelako eta taldekideen ordutegiak lehertzeaz daudenez hori zen libre geneukan momentu bakarra!

Pena handia izan da praktiketako aurkezpenak ez ikustea. (Baita errespetu falta bat, baina ez dugu izan beste aukerarik eta nahiz eta taldekideei lehendik eskatu ere hemendik ere barkamena eskatzen diegu benetan).

Hala ere, ziur gaude primeran egin dutela talde guztiek!

Beno, ba, hau izan da dena!

Hurrengo astean gehiago!!
Besarkada haundi haundiiiiia!!! (eta muxutxu asko, noski)

lunes, 9 de diciembre de 2013

HAMALAUGARREN KLASEA!!!

KAIXOOOOO!!!!

 Zer moduz zaudete?

Gu ITOTA!!! Zereginak belarrietatik ateratzen zaizkigu! UFFFFFFFFFF!

Gaurko klasean aurkezpenekin hasi gara.

Lehengoa gure taldea izan da (Haizea, Ane, Irati eta Nerea) eta Bideo Edizioari buruzkoa izan da.
Gure Google Site-a aurkeztu dugu, bertan baitzegoen informazioa, eta Prezi baten bidez gure gaia azaldu dugu.
Gero, klasekideek egin behar zuten jarduera bat proposatu dugu.
Guk "emozioak" gaia eman diegu eta haiek, 4 edo 5 argazki hartuta, bideo txiki bat egin behar izan dute Windows Movie Maker erabiliz. Egia esan, gehienak bazekiten nola erabiltzen zen, lauhilabete honetan ia irakasgai guztietan egin behar izan ditugulako!
Bigarren aurkezpena Bretxa Digitalari buruz izan da eta jarduera interesgarri bat proposatu digute!
Klasea bitan zatitu dute, eta talde bati kartulina bat eta margoak eman dizkiete.
Beste taldeari, aldiz, ordenagailuak erabiltzeko eskatu diote (gu talde honetan geunden.)
Gai bat eman digute, "Karibeko arrainak", eta horri buruz zer genekien adierazi behar genuen.
Ordenagailua erabili ahal genuenak wikipedian bilatu dugu informazioa eta argazkiak eta bideoak gehitu ditugu. Horrelako baliabiderik ez zituztenek, aldiz, marrazkiak egin dituzte kartulinan. Jarduera honekin erakutsi nahi izan dutena da OSO, OSO alde handia dagoela lanak informazio eta komunikazio teknologiekin edo haiek gabe egitean.

Hirugarren eta azkenengo taldeak Ipuinen inguruko aurkezpena egin du.
Hauek euren lana aurkezteko ipuin bat sortu dute, power point erabiliz. Ipuina oso aproposa iruditu zaigu kaleak garbi edukitzeko balorea, errepidea semaforoa berde dagoenean pasatzeko balorea eta mendian hartzen diren perretxikoak ezagutu behar direnaren balioa landu dituelako. Gainera, horietako bakoitzak bi aukera zituen ipuinean (ona-txarra) eta aukeraketaren arabera ipuina modu batean edo bestean bukatzen zen. Beraz, oso aproposa iruditu zaigu!!!

Oso lan politak eta interesgarriak ikusi ditugu gaur, eta bihar ikusi behar ditugunak ziur antzekoak izango direla!!!

 MUXU ASKOO, BIHAR ARTEEE!!!!

martes, 26 de noviembre de 2013

Hamaikagarren klasea!

Kaixo berrirooooo!!!!

Gaurko klasean ez gara aspertu, hainbat gauza izan ditugulako egiteko.

Hasteko, atzo irakasleak zenbait kontzepturen inguruan informatzeko eskatu zigun, gero klaseari aurkezteko. Iada jakingo duzuenez, talde bakoitzari kontzeptu bat egokitu zitzaion. Guri "etiketak" edo "tag" tokatu zitzaigun, eta, egia esan, bagenekien zer ziren, blog honetan egunero erabiltzen ditugulako.

Hona hemen kontzeptu bakoitzaren informazioa:


  • ETIKETAK: Etiketak hitz klabeak dira, guk jartzen ditugunak. Alde batetik, bilaketak errazteko balio dute eta bestetik, lana antolatzeko. Etiketen erabileraren adibide argia Twitterra da. Denok # jartzen dugu, eta hori klikatuz gero, hitz hori erabili duten Twit edo Txio guztiak agertzen dira. Blogean berdin gertatzen da, eta horregatik sarrera bakoitzean batzuk jartzen ditugu, gero informazio zehatz bat aurkitu nahi bada lana errazteko.
  • CREATIVE COMMON LIZENTZIA: Askotan arazo batekin aurkitzen gara internetetik informazioa hartzean: copyright edo autorearen eskubideen arabera ezin dugu lan horren zatirik hartu ezta lan hori erabili ere. Arazo hau ebazteko sortu zen Creative Common Licence. Lan, argazki eta hainbat ikerketa barneratzen ditu eta bertan dagoen informazio guztia denon esku dago. Gure lanetan erabili ditzakegu, zatiak kopiatu edota aldatu. Hori bai, egilearen izena gure lanan aipatzeko konpromisoa hartu behar dugu bere lana errespetatuz.
  • RSS (Really Simple Syndication): RSS-ak Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. RSS irakurle bat edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortzerik izango duzu, gune horietara jo gabe, hau da, adibidez, RSS batean harpidetuz gero, interesatzen zaizun informaziorekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu. Adibidez: “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. Euskadi.net-en RSS harpidetza zerbitzu bat eskaintzen da. (bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da, informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz.) Zer da jarioa? Jarioa datuak gordetzen dituen artxibo bat da eta RSS-en bidez datu horiek partekatu daitezke. Zer da RSS kanal bat? Jario bezala erabiltzen dugun gunearen esteka.
  •  FOLKSONOMIA: Web sozialean erabiltzen da eta etiketatu soziala lortzen du. Folksonomiaren erabiltzaileek beraien termino edo errekurtso propioak edota beraienak ez direnak deskribatu ditzakete.


Ooooso interesgarria, ezta? Espero dugu zerbait irakatsi izana, behintzat!

 Beno, aurkezpen hauek eta gero, gure Google Site-ean ibili gara buru eta belarri, aurkezpena pentsatzen eta prestatzeko moduak aztertzen, informazioa gehituz, eskemaren bat (prezi bidez),

... ZELAKO LANA IZAN DUGUN GAUR!

 Bukatzeko, erlaxatzeko une bat eskaini digu irakasleak, beste batzuetan egin duen moduan. Hortaz, zuei ere erlaxatzeko aukera ematen dizuegu:
 

lunes, 25 de noviembre de 2013

Hamargarren klasea!

Kaixo, magikateritzazaleok!!!

Hemen gaituzue beste aste bat, hiru bakarrik geratzen zaizkigu eta!
Gaur super lanpetuta ibili gara! (Beti bezala, azkenaldi hontan...)
Alde batetik, bideo edizioaren inguruko lana eta Google Site-a ondo ipintzen ibili gara, informazioa sartzen, bideoren bat igotzen, ... . Bestetik, etiketen inguruko informazioa bilatzen ibili gara. Gaurko lana, beraz, binaka baino, banaka izan da, baina talderako!

Gure lana ia bukaturik dago eta bi astetan aurkeztuko dugu.

Ondoren, klasea amaitu aurretik, talde bakoitzeko bi partaide atera dira haiei tokaturiko gaiari buruz hitz egiteko, hala nola, creative commons, folksonomia...

Horretaz aparte aipatu beharra daukagu ere irakasleak ipinitako bideoa emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunagatik, baina hain luzea zenez eta lanez beteta gaudenez gelditu egin izan behar dugu.

Dena den, gai hori beti daramagu geure buruetan, gizonak emakumeak bezala dira eta ez dugu desberdintasunik nabarmendu behar eta aregutxiago emakume bakar bati ere ez eskua altxatu!!!!!

Gaurko sarrerarekin amaitzeko sekretutxo bat kontatuko dizuegu. Lan egiteko gure taldekide batek, Anek, beti entzuten du musika, kontzentratzen laguntzen duelako. Hemen utziko dizuegu izugarri gustatzen zaion abesti bat, DISFRUTATU!!!

BIHAR ARTEEEEEEE!